XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sistema honek, astronomoei planetek hondoko izarrekiko zuten higidura (garai hartan behar zen zehaztasunaz) kalkulatzeko bidea eman zien.

Baina zehaztasun honek ez zuen Ilargia baino urrutiragoko distantzia kalkulatzeko biderik ematen.

Zeruen eredu berria eraikitzeko oinarriak Mikolaj Kopernik astronomo poloniarrak (1473-1543) jarri zituen.

1543.ean bere heriotzaren egunean argitaratutako liburu batean Unibertsoaren zentrua Lurra ez eta Eguzkia zela proposatu zuen.

Bere teoriaren arabera planeta-sistema eguzki-sistema zen muinean.

Berez, ideia hau berau Aristarkok iradokia izan zen hemeretzi mende lehenago, baina garai hartan ideia erradikala, erradikalegia onartua izateko, izan zen.

Sistema heliozentrikoan (Helios-ek eguzki esan nahi du grekoz), Lurra eta planetek Eguzkiaren inguruan jiratzen dute eta gizakia sostengatzen duen materia solidozko masa izugarria espazioan dabil, bera (gizakia) konturatzen ez delarik.

Honen arabera planetak ez lirateke zazpi izango; sei baizik: Merkurio, Artizarra, Martitz, Jupiter, Saturno eta Lurra.

Eguzkia ez litzateke planeten artean egongo eta zentru higiezina izango litzateke.

Bestalde, Ilargia ez litzateke besteen moduko planeta izango, zeren eta sistema heliozentrikoa izanik, ez bait luke Eguzkiaren inguruan bira egingo; Lurraren inguruan baizik.

Planeten inguruan jiratzen ari diren gorputzei, satelite izena eman zitzaien eta horietakoa da Ilargia.

Kopernik-en sistema astronomoen buruan sartzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka; Unibertsoaren ikuspegi geozentrikoak akats asko zituela nabaria bait zen jadanik garai hartan.

Sistema zaharraren arabera planeten posizioa kalkulatzeko behar ziren tresna matematikoak, oso gogaikarriak ziren eta ondorengo belaunaldietako garai modernoko lehenengo astronomoek eginiko behaketa arretatsuekin ez zetozen bat gainera.